Aurrera Elkarteak antolatutako Plazako Pilota Txapelketaren 32. edizioa izanen da aurtengoa eta izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi duten pilotariek Plaza aseguru etxean eman beharko dute izena apirilaren 25a baino lehen eta bikoteko 30 euro ordaindu beharko dituzte.
Hamabost urtetik gorakoek parte hartu dezakete eta pilota goxoarekin jokatuko dituzte partidak. Txapelketa, ongi bidean, maiatzean hasiko da eta urtero bezala festen atarian jokatuko dute finala. Kanporaketako partidak noiz izanen diren aurrerago jakinaraziko dute, izena ematen duten pilotari kopuruaren arabera erabakiko dutelako zein formatutan jokatuko duten txapelketa.