Hilabeteko hirugarren asteburua izanik, zinemarako proposamena egin dute Leitzako Herri Aretoan. Casa en flames filma emanen dute 17:00etan. Dani De La Orden zuzendariak egindako komedia beltza da eta familia harremanak, gatazkak, amatasuna... lantzen ditu umorea alde batera utzi gabe. Emanaldirako sarrerak internet bidez lau eurotan edo egunean bertan, leihatilan eskura daitezke bost euroren truke.
Iluntzean, 19:30ean, Memorias de un caracol filma ikusteko aukera izanen da. Adam Elliot zuzendari eta gidoilari australiarraren azken lana da. Nazioarteko hainbat sari eskuratu izan ditu eta bere filmetan erabiltzen dituen buztinez egindako animazioengatik da ezaguna. Grace Pudel neskatoaren istorioa dakar oraingoan, dolua, maitasuna, itxaropena... landuz. Iluntzeko saiorako sarrerak aldez aurretik bost eurotan eros daitezke edo emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago sei eurotan.