Zeinu hizkuntza ikasiz, gurpildun aulkian bideko oztopoei aurre eginez, begiak estalita... aniztasun funtzionala duten pertsonek egunerokoan dituzten zailtasunei aurrei egin zieten.
Duela urte batzuk hasi zen Erleta Eskola Aniztasun Astea antolatzen eta pixkanaka zabaltzen joan da. Lanketa ez da eskolara mugatu, LHL ekimenak duela bi urte bat egin zuen Aniztasun Astearekin eta Itzaire Haur Eskolak, Amazabal Institutuak eta Okille tailerrak ere gaia landu dute.