Areto Futbol Txapelketa jokatuko dute datozen egunetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 16a, 15:00

Iaz antolatu zuten lehenbizikoz txapelketa eta argazkian ageri dira irabazleak.

Aurrera futbol taldeak antolatutako txapelketan hamalau taldek eman dute izena. Apirilaren 17an eta 18an jokatuko dituzte sailkapen faseko partiduak eta finalak apirilaren 19an izanen dira.

Areto futbola gustuko duenak badu aukera datozen egunetan Leitzan. Aurrera futbol taldeak antolatu duen txapelketa dela eta, apirilaren 17an eta 18an futbol partiduak egonen dira Leitzako kiroldegian goizeko bederatzietan hasi eta gaueko bederatziak arte.

Txapelketa bi multzotan banatu dute: mutilak ariko dira, alde batetik eta neskak, bestetik. Denera hamalau taldek eman dute izena: mutiletan hamar taldek eta nesketan lauk. 

APIRILAK 17, OSTEGUNA
09:00 Aketzak vs. Notttingham miedo
09:45 Beasti vs. Joga Bonito
10:30 Kabarzeno vs. Aston Billa
11:15 Papajas vs. Atzerritarrak FC
12:00 Baraibar vs. Umil-umil
12:45 Antro FC vs. Nottingham miedo
13:30 Beasti vs. Atzerritarrak F.C
14:15 Aketzak vs. Kabarzeno
15:00 Man-txitas vs. Trigre Haundittuk
15:45 Samba vs. Joga Bonito
16:30 Antro FC vs. Aston Billa
17:15 Papajas vs.  Samba
18:00 Nottingham miedo vs. Kabarzeno
18:45 Umil-umil vs. Tigre haundittuk
19:30 Atzerritarrak vs. Joga Bonito
20:15 Aston Billa vs. Aketzak

 

APIRILAK 18, OSTIRALA
09:00 Samba vs. Atzerritarrak
09:45 Baraibar vs. Man Txitas
10:30 Antro FC vs. Kabarzeno
11:15 Beasti vs. Papajas
12:00 Nottingham miedo vs. Aston Billa
12:45 Baraibar  vs. Tigre Haundittuk
13:30 Papajas vs. Joga Bonito
14:15 Antro FC vs. Aketzak
15:00 Samba vs. Beasti
15:45 Umil-umil vs. Man-Txitas
16:30 Play in: A4 vs. B3
17:15 Nesken 1. finalaurrekoa
18:00 Play in: A3 vs. B4
18:45 Nesken 2. final aurrekoa
19:30 Mutilen final laurdenak
20:15 Mutilen final laurdenak

Apirilaren 19an, borobilduko dute txapelketa. Goizeko hamarretan hasiko dira mutilen finalaurreko partiduak. Mutilen bi finalaurrekoak jokatu ondotik, hirugarren eta laurren postuak erabakitzeko partiduak jokatuko dituzte neskek, 12:00etan. Arratsaldean, 16:00etan mutilen hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak jokatuko dituzte eta 17:00etan nesken finala eta 18:00etan mutilen finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun