Basoaren lur hezeetan
sortutako ur gardena
berria, haur bat
den bezala bere sortzean
goroldioak eta orbelak
zure irria laztantzen
pago iluna zure bizi
berriaren lekuko
lur amak besarkatu zaitu
baina oraindik ez zara bide.
Lur barrenean
sortzen zara ura
bidea eginez bazoaz
erreka izatera
ilargiarekin jostatzen duzu
zilarrezkoa izatea
lasai egon, itsaso zabala
ez da bukaera
berriz, lurrera itzuliko zara
berriz, erreka izanen zara.
Biziaren iturri zara ura
ur bizi ur geldi
ur bide ur dario
uraren joan etorria
ura zara lurra
hezetasuna baso goibelean
edonon iturria
arnasa eta taupada
uraren gorputzetan
zu ura, bizia bera zara.
Ez da haizea euriaren beldur
ez eta eguna gau ilunarena
bakoitzak bere lekua du
bere denbora eta tenpora
bere arnasa eta pausoa
bere ekaitza eta langarra
bere eguzki eta bere izarra
bakoitza, bat da
bakoitza, bera bakarra.