Eskalatzen trebea dela erakutsia du aurretik ere Maria Feo Migela leitzarrak eta apirilaren 12an Antsoainen erakustaldia eman zuen beste behin ere. Bihatz eskalada gunean jokatu zuten Soka&Block txapelketan parte hartu eta garaipena eskuratu zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.