Apirilaren 12an, larunbatean, egin zuten Leitzako Herri Krosaren 43. edizioa. Benjamin mailakoek, 16:30ean eman zieten hasiera lasterketari. Koxkorrenak, aurrean urduri eta ttikienak, gurasoak ondoan zituztela; berrehun lagun baino gehiago bildu ziren irteera puntuan. 800 metroko ibilbidea osatuta pozik ailegatu ziren guztiak plazako helmugara eta domina eta txistorra pintxoa izan zituzten sari.
Segidan, gaztetxoen txanda izan zen eta euri zaparradak azpian harrapatuta, mela-mela eginda atera ziren irteera puntutik. Bi kilometro eta erdiko ibilbidea osatu zuten 135 lasterkarik.
Helduen txanda izan zen gero eta 190 dortsal banatu ondotik, batzuk dortsal gabe gelditu zirela aipatu dute antolatzaileek. Kale nagusitik atera, Lopeneko biribilgunean ezkerretara jo eta industrialdean barna osatu zuten lasterkariek ibilbidea, plazan bukatzeko. Batzuk ibilbideari bi itzuli emanda, bost kilometro egin zituzten eta besteek lau itzulirekin, hamar kilometro. Hiru kategorietako lehenbiziko hiru lasterkariek sariak eskuratu zituzten eta lehenbiziko leitzarrek ere bai. Taldeka parte hartu eta axuria irabazteko erronka ere luzatu zuten antolatzaileek eta izena eman zuten zortzi taldeek lortu zuten erronka gainditzea. Gainera, Leitza, Betelu eta Lekunberriko krosetan parte hartu zutenen artean sariak zozketatu zituzten.
SAILKAPENAK
MAILA ABSOLUTUA (10 KM) | ||
Mutilak |
1. Aitor Etxeberria 2. Gwendal Larqué * 1. leitzarra: Iker Zubillaga |
|
Neskak |
1. June Agirrezabalaga 2. Eguzkiñe Zabaleta * 1. leitzarra: Itxaro Zabaleta |
|
MAILA ABSOLUTUA (5 KM) | ||
Mutilak |
1. Raul Amatriain 2. Sergio Roman *1. leitzarra: Patxi Claudio |
|
Neskak |
1. Eneritz Iraola 2. Jone Galan *1. leitzarra: Garbiñe Hernandorena |
|
GAZTETXOAK (2,5 KM) | ||
Mutilak |
1. Alex Bereau 2. Iker Cestau *1. leitzarra: Alex Bereau |
|
Neskak |
1. June Urkiola 2. Naroa Lasarte * 1. leitzarra: June Urkiola |
Sailkapen osoak eta denborak hemen ikusgai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!