Biomasa galdara jartzeko dirulaguntza eskuratu du Aresoko Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 11a, 13:00

Aresoko udaletxeko eraikinean berokuntza sistema jarriko dute.

40.000 euroko dirulaguntza lortu dute, 120.000 euroko aurrekontua duen proiekturako.

Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak 40.000 euroko dirulaguntza onartu du Aresorako. Udaletxeko eraikinean berokuntza sistema jartzeko proiektua landu du Aresoko Kudeaketa Batzordeak eta biomasa galdara jartzeko apustua egin dute. Aurtengo aurrekontuetan, 120.000 euroko inbertsioa dute aurreikusia proiektu honetarako. Udaletxeko eraikinean taberna eta denda jarri ahal izateko lehenbiziko pausoetako bat da berokuntza sistema jartzea. Bigarrena, udal bulegoak goiko soilarura igotzea izanen da eta hori egin ahal izateko, Cederna Garalurren bitartekaritzarekin, Landa Garapenerako Programen dirulaguntza deialdira ere aurkeztu eta 60.000 euroko laguntza eskuratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun