Literatura Geraldien baitan antolatutako ekitaldietako bat da ostegunean Leitzan egitekoa dutena. Literatur solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak antolatu dituzte euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaldu eta herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzeko. Gainera, Euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea ere bada Literatura Geraldiak programaren helburua.