Haurrak eta pantailak: erabilera egokirako gakoak hitzaldia 17:00etan hasiko da Erleta eskolako jangelan. Orain Prebentzioa taldeko Mikel Cerezok izanen da hizlari eta gurasoek gai honen inguruan izan ditzaketen galderak erantzuteaz gain, sare sozialen eta Interneten erabilera arduratsuaz, arriskuen prebentzioaz... ariko dira solasean.