Osinalde bertso sariketako finalera sailkatu da Eki Mateorena leitzarra

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 7a, 15:00

Eki Mateorena kantuan larunbateko saioan. Argazkia: Goitb.

Larunbatean egin zuten Zaldibian Osinberde Saria, eta Eki Mateorena leitzarra bigarren postuan sailkatu zen. Bigarren lekua lortuta, Osinaldeko finalerako sailkapena ere lortu du Mateorenak. Apirilaren 26an jokatuko dute finala Gabirian, eta eskualdeko bertze bertsolari bat ariko da kantuan: Haira Aizpurua saratarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun