Sentipen eta emozio aunitz nahasten dira eritasunaren prozesuan. Bularreko minbizia emakumeen artean gehien diagnostikatzen dena izanik, egoera ikustarazteko eta bizipen horiek biltzeko, Amaia Iparragirre Baleztenak dokumentala osatu zuen. Bularretik ehundutako aitortzak Leitzan estreinatu zuten eta herriz herri zabaltzen ari da. Malerrekako asteburu solidarioaren baitan, ortziralean Donezteben emanen dute.
Dokumentalaren zuzendaria den Amaia bera gure artean izan dugu goiz honetan.