Hainbat ibilgailu erre dira asteburuan Leitzan izandako bi suteetan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 7a, 11:00

Landa industrialdean piztutako suteak bi ibilgailu eta kamioi bat kiskali ziren.

Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da, baina lehen zantzuen arabera badirudi suteak nahita piztutakoak izatea.

Hainbat ibilgailu erre dira bart gauean Leitzan piztutako bi sutetan. Ia aldi berean jaso dute larrialdi zerbitzuek abisua: Landa industrialdean 22:56an piztu da sua eta eta Arkiskil auzoan, 23:11n. Lehenbiziko sutean, traktore bat, kamioi bat, inauterietako bi karroza eta auto bat kiskali dira eta bigarrenean, bi traktore eta atoi edo erremolke bat.

Foruzaingoak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko, baina lehen zantzuen arabera badirudi nahita piztutakoak izan direla. Leitzako suhiltzaile boluntarioak eta Cordovillako eta Tolosako suhiltzaileak bertaratu ziren suteak itzaltzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun