Larunbatean eta igandean eskainiko dituzte bi filmak. Basatiak 17:00etan hasiko da eta A complete unknown filma 19:30ean.
Basatiak animaziozko filma da eta euskaraz emanen dute. Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izanen dute.
A complete unknown James Mangoldek zuzendutako drama biografikoa da. Dylan Goes Electric! liburuan oinarrituta, Bob Dylanek folk musikan izan zituen lehen arrakastetatik hasi eta 1965eko Newport Folk Festivalen tresna elektrikoen erabilerari buruzko eztabaia garrantzitsurainoko bidea biltzen du. Oscar sarietarako zortzi izendapen izan zituen filmak.