Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren Rodeo taldeko kideak stoner doinuak lantzen. 2015eko martxoan kontzertu bat eman ondoren eta jendearen erantzun ona ikusirik abestiak sortzeari ekin zioten. Horrela, urte bereko abenduan maketa bat grabatu eta 2016ko otsailean aurkeztu ondoren, kontzertuak ematen hasi ziren eta jendearen erantzuna oraindik eta hobea izan zen. lau
2019an sortu zen Ezpalak, beste hainbat taldetan (Voltaia, Los Moths edo Grises) aritutako musikariekin: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken horrek Xabi Arrieta aurreko bateria jolea ordezkatu du. 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko pasioak eraman ditu lau lagunok elkartzera. Fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dituzte.