Kaxkabeltza Elkarteak udaberriko kanpaina berezia jarri du martxan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 2a, 11:37

Apirilaren 14an, 50 euroko 20 erosketa txartelen zozketa eginen dute.

Apirilaren 12ra arte Kaxkabeltza elkarteko komertzio edo zerbitzuetan erosketa bat egiten dutenen artean 50 euroko 20 erosketa txartel zozketatuko dituzte.

Irabazleak apirilaren 14an jakinaraziko dituzte, ohikoa denez, Karrape Irratiko eguerdiko saioan eginen dute zozketa. Irabazleek maiatzaren 31ra arteko epea izanen dute herriko komertzioetan erosketak eginez txartelak erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun