Goizuetako mendietan barna bi ibilbide osatu dituzte antolatzaileek. Parte hartzaileek aukeratu beharko dute ibilbide luzea edo motza egin nahi duten. Ibilbide luzeak 42 kilometro eta 1.500 metroko desnibela izanen ditu, eta motzak 30 kilometro eta 950 metroko desnibela. Plazatik 09:00etan elkarrekin aterako dira ibilbide luzea zein motza eginen duten txirrindulariak. Gainera, proba lehiakorra ez denez, bizikleta elektrikoarekin parte hartzeko aukera badela ere argitu dute antolatzaileek.
Izena ematea
Izena emateko epea gaur, apirilak 1, goizeko bederatzietan irekiko dute eta kronoak.com-en bidez egin beharko da. Ekainaren 29ra arte egonen da zabalik izena emateko epea eta parte hartzaile bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu.