Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Areto Futbol Txapelketa antolatzea erabaki du Leitzako Aurrera Futbol Taldeak. Apirilaren 17an, 18an eta 19an jokatuko dituzte partidak eta bi multzotan banatuta ariko dira, neskak alde batetik eta mutilak bestetik.
Hamasei urtetik gorako edonork parte hartu dezake txapelketan, leitzarra izan edo ez, eta izena emateko azken eguna apirilaren 1a izanen da. Horretarako, taldea osatu eta 667 61 50 88 telefonora deitu edo aurrera.futbola@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.
Sariak izena ematen duten pertsona kopuruaren araberakoak izanen dira.