Martxoaren 29an, larunbatean, goizeko zortzietan aterako dira Ihabengo plazatik eta sei bat orduko itzulia osatuko dute. Irteera puntura, denak autoz joanen dira. Denera, 18,9 kilometroko ibilbidea osatuko dute eta 14:30ean aterako da parte hartzaileak Oteizatik Ihabenera bueltan eramanen dituen autobusa.