2024 urteko Fluxuaren Hondakinen Funtsak diruz lagunduta egin dute kanpaina. Biohondakinak gaika biltzeko edukiontzi marroiaren erabilera egokia sustatu eta belar eta lorezaintzako hondakinen kudeaketarekin lotutako zerbitzuaren berri ematea zen helburua. Hiru hilabeteko epean lortutako emaitzak onak izan arren, Mankomunitateko teknikariek azpimarratu dute «oraindik asko dagoela egiteko». Mankomunitateak ez ditu lortu ezarritako birziklatze-helburuak, eta, horregatik, 2025ean sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak eginen dituztela aurreratu dute.