Goizuetako bi erremontista izan dira Berria txapelketako finalean, baina alerik ere ez da finalean izanen. Martxoaren 15ean finalerdia galdu zuen Aritz Zubirik eta hilaren 22an beste finalerdia galdu du Oier Apezetxeak, Susperregirekin batera. Goikoetxea V.a eta Goikoetxea VI.a zituzten arerio eta Gurrutxaga eta Eskudero izanen dituzte esperoan,
Larunbateko finalerdia ezin berdinduagoa izan zen. Lehen jokoan Susperregi eta Apezetxea gailendu ziren (15-14); bigarrenean, aldiz, Goikoetxeatarrak nagusitu ziren, hauek ere tanto bakarragatik (14-15); kitarakoan, 6-3 aurretik izan ziren Susperregi eta Apezetxea, baina azken bost tantoak segidan egin zituzten Goikoetxea V.ak eta Goikoetxea VI.ak (6-8), finalerako txartela eskuratuz.
Finalean, beraz, ez da eskualdeko erremontistarik izanen: Gurritxaga eta Eskudero, Goikoetxea V.aren eta Goikoetxea VI.aren kontra ariko dira.
Larunbateko Galarretako jaialdiko lehen partidan ere aski berdindua izan zen eta Segurolak eta Martirenak 2-1 irabazi zieten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Azpirozi (15-12, 13-15, 7-8).
Partida nagusian, aldiz, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak bi jokoak erraz irabazi zieten Ansa II.ari eta Aritz Juanenea saldiastarrari (10-15 eta 7-15).