Goiuri Zabaletak binakako txapelketako finalerako txartela ere lortu nahi du

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 11:30

Binakako txapelketan parte hartu duten emakumeak, aurkezpen egunean.

Leitzarra eta Oses, Arrizabalagaren eta Bergararen kontra ariko dira igandean Laudioko lehen finalerdian

Emakume Master Cupeko eskuz binakako txapelketako bi finalerdiak jokatuko dituzte igandean Laudioko Areta pilotalekuan, Euskal Telebistako kamerak zuzenean direla. Txapelketa luze eta, bereziki, ikaragarri orekatu baten ondotik, lehiaketako lau bikoterik onenek karta bakarrera jokatuko dute Oiartzungo final handirako txartela. Goiuri Zabaleta leitzarra eta Oses, Arrizabalagaren eta Bergararen kontra arituko dira alde batetik eta Arraiza eta Gaminde eta Etxegara eta Arrillaga bestetik.

Lehen finalerdian, beraz, egungo buruz buruko eta binakako txapeldunak elkarren aurka arituko dira, Goiuri Zabaletak azken asteetan frontoietan egotea galarazi dion gaixotasuna gaindituta. 

Hala ere, zaila egiten da edozein pronostiko egitea, txapelketa osoan parekotasuna ikaragarria izan delako eta lehen fasean eta Urrezko Ligaxkan, azken partidako azken unera arte itxaron behar izan da azken sailkapena erabakitzeko. Esaterako, Arrizabalaga-Bergarak lehen faseko partida guztiak irabazita lehen postuan amaitu bazuten, Urrezko Ligaxkan laugarrenak izan dira, baina Gernikakoak oraindik eskura du Binakako bere seigarren txapela janztea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun