Goizuetako Irakurle Taldea martxoaren 26an elkartuko da

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 18:00

Miren Agur Meabe idazleak parte hartuko du saioan.

Tifanitxon elkartuko dira 18:30ean eta Miren Agur Meaberen Itzulerak liburuaz ariko dira solasean. Gainera, idazlea bera ere bertan izanen da.

Ilbeltzaren 30ean egin zuen lehenbiziko bilkura Goizuetako Irakurle taldeak eta martxoaren 26an elkartuko dira berriz. Miren Agur Meaberen Itzulerak liburua irakurtzen aritu dira azken asteetan eta elkarrekin mamituko dituzte batzuen eta besteen gogoetak. Harkaitz Delgado liburuzaina ariko da dinamizatzaile lanetan. Gainera, idazlearekin berarekin ere hitz egiteko aukera izanen dute saiora gonbidatu dutelako.

Irakurle taldea irekia dela ere gogorarazi nahi izan dute eta norbaitek bertan egon nahi badu taldean sartu eta liburua eskura dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun