Jon Maiak irabazi du Mingañe saltsan bertso sariketako hirugarren edizioa

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 11:00

Martxoaren 14an jokatu zuten Mingañe saltsan bertso sariketako finala Torrea tabernan. 70 lagun bildu ziren bertso gosez eta gozatu ederra hartu zuten. (Argazkiak: bertsoa.eus

Andoni Rekondo, Eli Pagola, Jon Maia, Maider Arregi, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal aritu ziren bertsotan, Maddi Saralegi eta Maddi Zugarramurdik jarritako gaiei erantzunez.

Lehen faseko lan puntuagarriak eginda, Jon Maia eta Oihana Iguaran sailkatu ziren buruz burukora. Azken txanpan seiko motzean eta puntuka aritu ziren bost minutuz eta epaimahaiko kidee Jon Maia jo zuten irabazle. Leitzarren ikurra den blusa beltza eman zioten opari irabazleari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun