Trabuko bideko lehenengo bi etapak egin dituzte 90 lagunek eta arriskutsuak izatearen ospea duten Gaizkileen mugak gainditu dituzte. Lehenengo etapan, Leitzalarreko mendietako baso eta larreak pasa eta Leitzako sakanera jeitsi ziren. Bigarrengo etapan, Erasoteko bailaran barna Ireber mendiaren magalean dagoen Oringo itturrira igo eta Beruete eta Jaunsaratseko goi-zelaietara jaitsi ondoren, Ihabenen bukatu zuten itzulia.
Bide erdia egina dutela eta gailurra gainditu izana ospatu zuten Ihabengo elkartekoak eskainitako ongietorri bero eta hamaiketakoarekin eta giro ederrean, Goizuetan bada gizon bat kantatuz bukatu zuten etapa.