Liburutegi Ibiltaria martxoaren 19an joango da Aresora

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 17a, 09:00

Eskolako ikasleekin egongo da lehenbizi eta ordubietatik aurrera herritar guztiek izango dute liburuak maileguan hartzeko aukera.

Hamabostean behin joan-etorriak eginez segitzen du Liburutegi Ibiltariak eta hurrengo bidaia martxoaren 19an egingo du Aresora. Gainera, oraingoan berrikuntzekin dator, furgoneta berria estreinatuko baitu zerbitzuak. 

Ohikoa denez, Leitzako liburuzaina ikasleekin egongo da lehenbizi eta ordubietatik aurrera, herritar guztiek izango dute liburuak maileguan hartzeko aukera. Libururen bat eskatu nahi dutenek biblilei@navarra.es edo 621 24 80 24ra mezu bat bidali beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun