Asteburuan zinema eskaintza izanen dute Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 14a, 12:00

Maria Callas filma ikusteko aukera izanen da larunbatean eta igandean.

Klara eta hazi magikoen misterioa eta Maria Callas filmak ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan, martxoko hirugarren asteburuan.

Larunbatean eta igandean eskainiko dituzte bi filmak. Klara eta hazi magikoen misterioa 17:00etan hasiko da eta Maria Callas 19:30ean.

Klara eta hazi magikoen misterioa haurrei zuzendutako animaziozko filma da eta euskaraz emanen dute. Bigarrena, berriz, helduei zuzendako proposamena da. Monica Belluccik antzezten duen Maria Callas soprano ospetsuaren bizitzaren errepasoa egiten du. Larunbatean jatorrizko bertsioan eskainiko dute azpitituluekin eta igandean, gazteleraz.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun