Haurraren loari buruzko tailerra eginen dute Leitzan martxoaren 18an

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 14a, 10:30

Nahia Alkorta gurasotasun aholkulariak eta Sabeletik Mundura proiektuaren sortzaileak gidatuko du saioa.

Familia txokoaren baita, haurraren loari buruzko hitzaldia eskainiko du Nahia Alkortak.

Martxoaren 18an, Leitzako udaletxeko bigarren solairuan elkartuko dira 10:30etik 12:00etara.  Nahia Alkorta dute; gurasotasun aholkularia eta Sabeletik Mundura proiektuaren sortzailea da bera eta haurraren loari buruzko hainbat alderdi landuko ditu.

Tailerra dohainik izanen da eta parte hartu nahi dutenek gizarte zerbitzura (948 51 08 40) deitu beharko dute martxoaren 17a baino lehenago. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun