Euskaraldia antolatzeko bilera eginen dute ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 15:00

Eragile, elkarte eta herritar guztiei egin diete bilerara joateko deia.

Leitzako Tximutxe Euskara Taldeak egin du bilerarako deia. Bihar, hilak 13, elkartuko dira udaletxean 19:00etan.

Elkar mugituz egingo dugu lelopean, maiatzaren 15etik 25era izanen da aurtengo Euskaraldia. Antolatzen hasteko eragile, elkarte eta herritarrekin bilera deitu du Tximutxe Euskara Taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun