Leitzako plazan 13:00etan elkartu eta kantu poteoan ibiliko dira bazkalordura arte. Bazkaria 14:00etan hasiko da eta giroa alaitzeko, Angel Mariezkurrena, Aitor Ibarra, Frantzisko Santxotena, Beñat Mitxelena eta bertsolariak gonbidatu dituzte. Horietaz gain, gonbidatu bereziak eta dantzariak ere ariko dira. Bazkalondoan, bingoa eta taberna zerbitzua ere izanen direla aipatu dute antolatzaileek.