Independentzia Eguna ospatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 11:00

'Leitzatik independentziara' lemapean, egun osoko egitaraua antolatu du Ernai gazte erakundeak.

Bazkarirako eta afarirako txartela 15 euroren truke eskura daiteke Torrean edo 638 03 33 65 telefonora deituta.

Leitzatik independentziara lemapean, egun osoko egitaraua antolatu du Ernai gazte erakundeak. Gazteei  beraiekin bat egiteko deia egin diete: «bat eginez, amesten dugun Euskal Herrira jauzi egiteko indarrak batuko ditugulako». 

Mahaiaren bueltan bilduta hasiko dute eguna, 14:30ean bazkaria izanen dute Atekabeltz gaztetxean. 16:00etan Gazteen Eskutik Indenpendentziara ekimenaren aurkezpena egin dute. Apirilaren 17tik 20ra, Berriozarren eginen dituzten topaketak dira eta hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, kontzertuak... izanen direla aurreratu dute. 17:00etan kontzertu akustikoa antolatu dute. 18:30 aldera poteoan hasiko dira Leitzako tabernetan eta halaxe ibiliko dira 21:30ean gaztetxean afaltzeko elkartu arte. Eguna bukatzeko, Lenbailen taldearen kontzertua izanen da 23:00etatik aurrera eta ondoren, Trio De Janeiro DJ ariko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun