'Sustraietatik eraldatuz' dokumentala eta solasaldia izanen dituzte ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 16:00

Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen du dokumentalak.

Martxoaren 13an, 18:00etan, Sustraietatik eraldatuz dokumentala ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan. Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen du dokumentalak. Gainera, Miren Lanz Solbes gonbidatu dute hitzordura eta harekin solasaldirako aukera izanen da.

Parean elkartearekin elkarlanean, eta Leire Egañak zuzendutako dokumentala Sustraietatik eraldatuz, liburutegietan haurren esku dauden liburuak aztertzeko egin diren zenbait ikerketa biltzen ditu. Horretarako, gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlea, Ainara Azpiazu ilustratzailea, Kalandraka Pamielako Carmen Elvira edota Garoa liburu dendako kideak elkarrizketatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun