Zoru pelbikoa lantzeko saioak eskainiko dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 12:30

0-3 urte arteko haurrak dituzten Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko emakumeek parte hartu dezakete saioetan.

Familia txokoaren baitan, zoru pelbikoa lantzeko saioak antolatu dituzte. 0-3 urteko haurrak dituzten Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko emakumeek parte hartu dezakete. Izena emateko epea martxoaren 13an, ostegunean, bukatuko da. 

Martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean izanen dira saioak, Leitzako kiroldegian eta ordubetez ariko dira, 09:30etik 10:30era. Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Leitzako kiroldegira (948 51 07 19) edo gizarte zerbitzuetara (948 51 08 40) deitu dezakete.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun