Martxoak 8

Leitzan ere kalera atera dira martxoaren 8an

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 13:30

Lañaidek egindako deiarekin bat egin eta leitzarrak ere kalera atera ziren larunbat eguerdian. Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak lelopean manifestazioa egin zuten eta ondoren, bermuteo feminista. Biharamunean eskalada ikastaroa eskaini zuen Maria Feo Migelak eta datozen egunetan ere ekitaldiak izanen dituzte. 

Martxoaren 13an, ostegunean, Sustraietatik eraldatuz dokumentala ikusteko aukera izanen da 18:00etan Leitzako Herri Aretoan eta proiekzioaren ondotik solasaldia izanen dute.

Martxoaren 23an, igandean,  Hitzen performantzea:rr_6_erre(AH)ala emanaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok. Atekabeltzen, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun