Martxoak 8

Areson ere bat egin dute martxoaren 8ko aldarrikapenekin

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 13:00

Nazabal Eskolan kopla kantari aritu ziren ostiralean eta larunbatean, herritarrek elkarretaratzea egin zuten Plaza Zaharrean, Desberdinkeria errealitate justizia lortzeke lelopean.

Nazabal Eskolako LH 4, 5 eta 6ko ikasleek tratu onaren inguruan eginak zituzten bertsoak baliatu zituzten martxoaren 8ari keinua egiteko. Ostiralean 13:40ean elkartu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak. Taldeko argazkia atera zuten eskolako patioan eta elkarrekin aritu ziren kopla kantari. 

Martxoaren 8an, elkarretaratzea deitu zuen udalak eta herritar kuadrilla bat bildu zen Plaza Zaharrean Desberdinkeria errealitate justizia lortzeke pankartaren atzean. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun