Martxoak 8

Matxismoa isilarazteko deia eginez hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldean eta Urumealdean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 12:30

Leitzan iaz egin zuten manifestazioko argazkia. Larunbat honetan 12:00etan egin dute kalera ateratzeko deia.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko Udalek, eragileek eta gizarte zerbitzuak. Martxoaren 8a, larunbata denez, egunean bertan izanen dituzte mobilizazioak, baina aurretik eta ondoren ere izanen dira ekitaldiak Isilarazi matxismoa leloa aukeratu dute aurtengorako.

Areson
  • Martxoaren 7an, ostiralean, 13:40an elkartuko dira eskolan eta LH 4, 5 eta 6ko ikasleek tratu onaren inguruan sortu dituzten koplak abestuko dituzte elkarrekin.
  • Martxoaren 8an, larunbatean, elkarretaratzea eginen dute 12:00etan Plaza Zaharrean.

Leitzan
  • Martxoaren 6an, ostegunean, Erreka zoko hortan film laburraren eta dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dituzte Leitzako Herri Aretoan, 18:00etan.
  • Martxoaren 8an, larunbatean, manifestazioa eginen dute 12:00etan plazatik hasita. Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak leloa aukeratu du Lañaidek eta ondoren, bermuteo feminista antolatu dute. 
  • Martxoaren 9an, igandean, 11:30ean eskalada ikastaroa eskainiko du pilotalekuan Maria Feo Migelak.
  • Martxoaren 13an, ostegunean, Sustraietatik eraldatuz dokumentala ikusteko aukera izanen da 18:00etan Leitzako Herri Aretoan eta proiekzioaren ondotik solasaldia izanen dute.
  • Martxoaren 23an, igandean,  Hitzen performantzea:rr_6_erre(AH)ala emanaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok. Atekabeltzen, 18:00etan.
Goizuetan
  • Martxoaren 8an, larunbatean, 12:00etan elkartuko dira plazan eta herriko dantzariek prestatu duten dantza eginen dute. Segidan, elkarretaratzea.

Aranon
  • Martxoaren 8an, larunbatean, 19:00etan kalejira eginen dute eta ondoren, emakumeen afaria Kontzejuko tabernan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun