Goizueta 65+ taldekoek Ibilaldi Osasuntsua eginen dute ostiralean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 11:00

65 urtetik gorako herritarrak elkartzen dira hamabostean behin.

Hamabostean behineko hitzorduai eutsi eta Ibilaldi Osasuntsua eginen dute ostiralean, hilak 7, Goizuetako adinekoek. 10:00etan elkartuko dira Jubilatuen Etxean.

Josune Eizmendi gidari dutela, pare bat orduko itzulia osatuko dute eta eguraldiaren arabera momentuan erabakiko dute nora joanen diren. Ibilaldiaren bukaeran, hamaiketakoa eginen dute elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun