Udazken-neguko salgai hondarrak kalera atera zituzten martxoaren 1ean eta 2an Kaxkabeltza Elkartekoek. Amazabal pilotalekuan egin zuten azoka eta sei komertziok parte hartu zuten. Gainera, larunbat arratsaldean haurrentzako tatuaje eta makillaje tailerra ere antolatu zuten eta gustura ibili ziren neska-mutikoak apain-apain jarrita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.