Foruzaingoak jakitera eman duenez, 09:27 aldera artatu zuten istripua. Oharrean diotenez, maldan beheiti 10 metro inguru amildu zen, iristeko zaila den tokian. Istripuaren tokira 112 larrialdi zerbitzukoekin batera, Goizuetako suhiltzaile boluntarioak eta mediku-erizainak, oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia bat, bizi euskarri aurreratuko beste bi anbulantzia, Ertzaintzaren erreskate helikopteroa, SOS Deiaken helikoptero medikalizatu bat eta Gipuzkoako suhiltzaileak bertaratu ziren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!