Otsailaren 25ean egindako batzarrean bi prozedura garrantzitsu onartu zituen Leitzako Udalak. Erabaki horrekin, Plazaolako Geltokia egokitzeko lanen eta Arkiskil futbol zelaian belar artifiziala jartzeko lanen lizitazioak onartu ditu. 899.897,05 eurokoa da lizitazioaren aurrekontua, gehi BEZa.
Udalak prozedura hori onartu ondoren, 15 egun izanen dituzte interesa duten enpresek beren proposamenak aurkezteko. Ondoren, aurkeztutako proposamenen artean hautaketa egin eta lanak esleituko ditu, bi proiektuak aurten egin ahal izateko.
Herriko geltoki zaharra ez da erabiltzen 1953az geroztik. 2009an, Nafarroako Gobernuak eraikinaren kanpoko egitura birgaitu eta hormak eta teilatuakonpondu zituen.Orain, dagokion jarduera baimena lortu ondoren, barrualdea eraberritzea da asmoa. Aterpetxeak lotarako berrogeita hamar lagunentzako tokia izango du, edukiera handiagoko eta txikiagoko geletan banatuta. Eraikinaren beheko aldean ostatu bat jartzeko asmoa ere badute, bisitari zein herritarrentzat irekia egonen dena. Lanak lizitatu eta segidan, hasiko dira lananea, 2026ko udaberrian ateak ireki ahal izateko.
Cederna Garalurren bidez, Next Generation funtsekin finantzatuko dute proiektua. Europar Batasunak finantziatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, HTJP Plazaola-Sakana-Ultzamaldea egitasmoan.