Lilatoi mistoa antolatu dute larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 26a, 14:30

2020an Goizuetan egin zuten Lilatoiko irudia.

Herriko plazatik 12:00etan aterako dira korrikalariak. Izen ematea plazan bertan egin beharko da 11:00etatik 11:45era. 

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Lilatoia antolatu du Goizuetako Emakume taldeak. Martxoaren 8an inauterietako kontuen eguna denez, hitzordua astebete aurreratu eta martxoaren 1ean ospatzea erabaki dute. Lilatoia lasterketa mistoa izanen da eta herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun