Liburutegi Ibiltariaren bisita izanen dute gaur arratsaldean Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 26a

Liburutegi Ibiltaria Goizuetan, 2023an.

Liburuz betetako kaxak hartuta, Leitzatik atera eta Goizueta eta Aranora bisita eginen du gaur, hilak 26a, Harkaitz Delgado liburuzainak. Liburutegi Ibiltaria eginen dute Goizuetan 14:30etik 15:30era eta Aranon 16:00etatik 16:30era.

Liburuak eskatu nahi dituenak biblilei@navarra.es edo 621 24 80 24ra idatzita egin dezake eskaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun