Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak Stock Azoka antolatu du martxoaren 1ean eta 2an

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 26a, 15:00

Amazabal pilotalekuan eginen dute azoka larunbatean egun osoz eta igandean eguerdira arte.

Udazken-neguko salgai hondarrak kalera aterako dituzte asteburuan Kaxkabeltza Elkartekoek. Amazabal pilotalekuan eginen dute azoka; larunbatean, 10:00etatik 19:30era eta igandean, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, larunbat arratsaldean haurrentzako tatuaje tailerra ere antolatu dute. 

Sei komertziok parte hartuko dute azokan: Lirain arropa dendak, Leitza kirolak, Kapritxok, 301K, Bi pausok eta Txokosferak.

Larunbat arratsaldea girotzeko, haurrentzako tatuaje tailerra ere antolatu dute 16:30etik 18:30era. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun