Inauterietako egun guztiek badute bere berezitasuna, baina astelehenean herriak berak itxura berezia hartzen duela esan daiteke. Gai bat denen artean adostu, plaza apaindu eta haur, gazte eta helduak mozorrotzen dira. Aurtengorako baserria izan da aukeratu duten gaia eta ikusi beharko da baserritar, animalia, lanabesak... zein izaten den bakoitzaren hautua. Goizean, 10:00etan egin dute hitzordua plaza elkarrekin apaintzeko eta 11:30ean kalejira eginen dute. 13:00etan umeek bazkaria izanen dute eta ondoren pelikula udaletxeko ganbaran. 14:30ean helduen bazkaria izanen da eta eguna bukatzeko, txokolatea eta Mikeltxi DJaren emanaldia.