[ARGAZKIAK] Goizuetako adinekoek Ibilaldi Osasuntsuak egiten dituzte hamabostean behin

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 24a, 18:00

Hutsik egin gabe, hamabostean behin elkartzen dira Goizueta 65+ taldeko kideak elkarrekin ibilaldi bat egiteko. Otsailaren 21ean egin zuten azkeneko Ibilaldi Osasuntsua. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartu ziren eta Josune Eizmendi gidari zutela, pare bat orduko itzulia osatu zuten. Argazkietan ikusten denez, giro ederrean ibili ziren eta hamaiketako batekin borobildu zuten itzulia. (Argazkiak: Josune Eizmendi)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun