Goizuetako plazan ongietorria eman eta, Joxe Jabier Etxeberria eta Miel Joxe Lekuonak azalpen labur batzuk eman ondoren, Iberorako bidea hartu zuten errepidez. Iberiko zubia pasa eta dorretxearen bazterretik eman zieten hasiera ibilaldiari. Bost bat ordutan osatu zuten buelta eta gustura dira antolatzaileak: «eguraldia lagun, jendarte atsegin eta jatorrarekin, giro bikainean egin genuen buelta. Leitzara iritsi eta ospatzeko denbora ere izan genuen tragotxo bat hartuz».
Lehenbizikoa eginda, bigarren etapa egiteko txirrinta sortu zaie. Martxoaren 15ean izanen da eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 7ra arte.