Umore Ona Elkarteko bazkide egiteko aukera zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 21a, 13:00

Umore Ona Elkartean egiten dituzte herriko hainbat ospakizun. Irudian, Umore Ona Elkarteko atalen eguneko bazkaria.

Martxoaren 24ra arte irekita egonen da izena emateko epea eta interesa dutenek elkartean apuntatu beharko dute.

Umore Ona Elkarteko kide izan nahi dutenek, orain dute aukera. Bazkide berriak apuntatzeko epea ireki dute eta interesa dutenek martxoaren 24a baino lehenago eman beharko dute izena elkartean bertan jarri duten orrian. Bazkide berri bakoitzak elkarteko bi bazkideren babesa beharko du. Sarrerako baldintzak ere zehaztu dituzte. Hogeita bost urte edo gehiago dituztenek, 510 euro ordaindu beharko kide izateko eta 70 euroko lehenbiziko kuota eta 40 euroko hamaika kuota. Hogeita bost urte baino gutxiago dituztenek berriz, 300 euro ordaindu beharko dituzte kide izateko eta hilabetean 25 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun