Mingañe saltsan bertso sariketako bigarren kanporaketa ostiralean jokatuko dute Areson

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 19a, 18:00

Aranoko kanporaketa jokatu zuten otsailaren 15ean eta Maddalen Arzallusek eta Andoni Rekondok lortu dute finalera pasatzea.

Idoia Granizo, Maider Arregi, Unai Mendizabal eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan.

Bertsoen bueltan elkartuko dira otsailaren 21ean Aresoko Pake Toki elkartean. Mingañe saltsan bertso sariketako bigarren kanporaketa jokatuko dute bertan, afaria 21:00etan hasiko da eta sarrera guztiak salduta, berrogeita hamar lagun elkartuko dira.

Idoia Granizo, Maider Arregi, Unai Mendizabal eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan. Puntuazio altuena lortzen duten bi bertsolariek, martxoaren 14an Leitzan jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute. 

Leitzako Atekaberts bertso eskolak antolatu du sariketa eta hirugarren edizioa da aurtengoa. Hamabi bertsolari ariko dira kantuan eta hainbat belaunaldi eta estilotako bertsolariak, plazan gehiago edo gutxiagotan aritutakoak, mahaiaren bueltan bildu eta bertsotan elkarrekin aritzea da sariketa honekin lortu nahi dutena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun