Interesa piztu du Arainburu Mendi Taldeak egindako proposamenak. Berrogei bat lagun biltzeko nahia zuten antolatzaileek eta erraz gainditu dute kopurua: «65 bat lagun izanen gara lehenbiziko etapan. Jendeari asko gustatu zaio ekimena eta herritarrez gain, Hernani, Ereñotzu, Leitza, Azkaine eta Iruñatik ere etorriko da jendea».
Goizuetako plazatik aterako dira 08:00etan eta sei ordu inguruko itzulia egin ondotik, bueltarako autobusa 14:30ean aterako da Leitzatik.