Buruz burukoan lehenbiziko jokoan nagusi izan zen Umore Onako Eñaut Lizeaga. 10-0 irabazi zion Zugarraldeko Aitor Alduntzini. Bigarren jokoan, lehia estua izan zen eta 7-10 galdu zuen Lizeagak. Hirugarren jokoa 5-4koarekin irabazita, Umore Onak poltsikoratu zituen norgehiagokako puntuak.
Binakakoan, nagusi izan ziren Beñat eta Antton Apezetxea. Zugarraldeko Enaitz Antso eta Beñat Villanueva mendean hartu eta bi jokoak irabazi zituzten (10-6 eta 10-8).
Hala, hamasei punturekin, sailkapen orokorreko zortzigarren postua eskuratu dute Umore Onako pilotariek. Bi partida falta zaizkie txapelketa bukatzeko, baina dagoeneko matematikoki lortu dute mailari eustea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!